2007-10-15

Haur kontuak

Aukeratutako azken blog honetan haur jolasei buruz hitz egiten da; Jolas motak (jolas kooperatiboak, ezagutza jolasak, jolas sinbolikoak eta ariketa jolasak), jolasen ezaugarriak, jostailuak (adibidez, ze jostailu aukeratu behar dugun umearen ezaugarrien arabera), munduko jolasak etab.

Bitakora hau aukeratzearen arrazoietako bat, honen praktikotasuna izan da, bertan agertzen den informazioa oso ondo ulertzen delako eta informazio hori praktikan jartzeko egokia iruditzen zait.

Gehien gustatu zaidan atala "jolas motak" aparte, "munduko jolasak" izan dira. Gai hau, oso interesgarria iruditzen zait, batez ere gaur egungo eskoletan munduko herrialde desberdin ugarietako umeak daudelako, horregatik, munduko jolas ezberdinak lantzea aukera ezin hobea eskeintzen die umeei bere kulturaren aportazio txiki bat egiteko, integrazioa bultzatzeko, umeen ezagutza aberasteko eta anistazuna lantzeko.

Hemen egindako deskribapen txiki honek zuen interesa piztu badu, zoazte blog hau kuxkuxeatzera!



Jolasen sexismoa

Interesgarria iruditu zaidan bigarren bitakora honek gai hauei buruz hitz egiten du:

Hezkidetza eskolan eta familian, generoa eta hezkuntza, sexuaren arabera nolakoa den jasotzen dugun hezkuntza, sozializazio prozesua etab.

Gaur egun, etengabe hitz egiten da emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruz, eskubideei buruz...baina, gaur egun aldarrikatzen den "berdintasun" hori erreala da? Eta, zer egin dezake eskolak berdintasun hori lortzeko?

Eskolaren erantzukizuna gai honetan ezinbestekoa dela badakigu, eta irakasleok izango garenok gai hauetan sakontzea, ikertzeko grina izatea eta hezkidetzaren oinarri horiek ezartzea, edo behintzat ezartzen saiatzea gomendagarria izango litzateke.

Hezkidetza zer den ez badakizue, hona hemen aurkitutako definizio on bat:

"Hezkidetza, hezkuntza sisteman parekidetasuna lortzeko metodologia didaktiko bezala definitu dezakegu. Bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den pertsonen hezkuntza litzateke. Irizpide sexistak jarraituz, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balore, portaerak, e.a. kontuan hartu gabe hezitzea da. Pertsona autonomoak izateko, gure bizitza proiektuen jabe izateko, hurbileko inguruarekin elkarbizitzan, behar ditugun gaitasunak garatzea ahalbidetzeko helburuekin"

Beraz, aukera izanez gero, blog hau bisita ezazue!

Euskal jolasak


Bitakora honi esker jolasaren inguruko hainbat informazio lor dezakegu. Bitakora honen arduradunak hainbat komentario publikatu ditu orain arte. Hauek dira adibide batzuk:

Jolas kooperatiboak, ipuinen tailerrak, liburuekin nola jolastu, hurbildu eta ulertu, jolasa eta ikaskuntza etab luze bat.

Alde batetik, bitxia eta interesgarria iruditu zait bere blog-aren planteamendua: "Hizkuntza, gure kasuan euskara, jolasteko ere erabiltzea", hau da, hizkuntzarekin gozatzea, ipuinen eta asmakizunen bidez, istorioak asmatzearen bidez...

Eta bestetik, publikatu dituen gaiak oso interesgarriak eta baliogarriak iruditzen zaizkit maisu-maistra batentzat, gurasoentzat edo umeekin kontaktuan dauden pertsonentzat.

Jolas kooperatiboek ere bere lekua dute blog honetan eta hauen garrantzia eta egokitasuna aipatzekoa da, batez ere gaur egungo gizarte konpetitibo honetan, non irabastea, hoberena izatea, arrakasta eta indibidualtasuna bezalako baloreak gero eta gehiago goraipatzen direlako.

Beraz, umeen artean talde ekintzak eta jolasak bultzatzea ezinbestekoa iruditzen zait.

Ipuinekin erlazioa duten hainbat artikulo eta informazioa publikatu du, lehen aipatu dudan bezala, ipuin tailerrak, sarean aurki ditzakegun ipuinak eta haurrentzako teatro testuak adibidez.

Ipuinek ere, haurrak jolasteko, esperimentatzeko, haien irudimena eta sormena lantzeko...balio dute. Gainera, kontutan izan behar dugu ipuinak, ahoz zein idatziz, oso lagungarriak izaten direla haurren hezkuntzan, era ludiko baten bidez hainbat gauza ikasi ahal dutelako. Horregatik, maisu-maistrek eta gurasoek ipuinak eta hauen mundua sakonki aztertu eta ikertu beharko genuke.

Hau guztiagatik, bitakora hau interesgarria eta gomendagarria iruditu zait, beraz, denbora izanez gero hura bizitatzera animatzen zaituztet!