2008-01-18

Betizu webgunea

EiTB Taldeak haurrentzat prestatu duen Interneteko ataria da hau eta 3 eta 14 urte arteko neska-mutikoei zuzenduta dago. Webgunearen helburua umeek ondo pasatzea eta ikastea da, eta adin txikikoentzat pentsatuko webgunearen bidez, eduki berritzaileak eskaintzen dira, beharrezko segurtasun-neurriak kontuan hartuta, ez da publizitaterik onartzen eta ez dira kanpoko webguneetarako loturak egiten.
Webgune honetan Betizu Klubari, EITBko haurren klubari, buruzko informazioa ere aurki daiteke.


Baina, webgune hau etxeko txikienentzat ere bada? Irakurtzen ez dakitenentzat ere baliagarria da?


Bai, Betizu webguneak, gainera, eskolaurrekoei eskainitako atal berezia du eta eduki ikusgarriagoak eta errazagoak daude hor. EMEU (Betizuko behi gozoena) da atal horretako protagonista, eta "EMEUren Txokoan" denetik dago: jolas oso errazak, kantatzeko karaokea, margotzeko plantillak...


Zer eduki eta atal dauzka webguneak?


Hauek adibide batzuk dira soilik, webguneak atal gehiago dituelako...
  • Agenda

Euskal Herrian haurrentzat egiten diren ekitaldi guztien agenda eguneratua. Atal honetan 9 azpiatal aurkituko ditugu: Betizu ikuskizunak, pailazoak, antzerkia, zinea, magoak, musika, ipuin-kontalariak, jaiak eta denetarik (ikastaroak, lehiaketak?).


  • Jokoak

Ordenagailuan bertan jolasteko joko-sorta. Webgunea 3 eta 14 urte arteko haurrentzat dela kontuan izanik, maila ezberdineko jokoak biltzen ditugu hemen. Beraz, umearen adinaren arabera, joko bat edo beste komenigarriagoa izango da. Jokoen artean daude, memoria-jokoak, puzzleak, letra-zopak, tetris-jokoa, eta telebistako zenbait marrazki-bizidunen jokoak ere bai.

  • Abestiak

Atal honetan hainbat kanta ezagun daude, eta bertan, abestiak entzuteaz gain, hitzak ere irakur litezke. Abestiak motaren arabera daude sailkatuta. Hortaz, Betizu Kantak azpiatalean Betizu Klubeko abestiak entzun daitezke. Euskal Kantak azpiatalean, berriz, Euskal Herrian sortu eta ezagun diren abesti herrikoiak daude. Telebistako Saioak azpiatalean, Euskal Telebistako aurreneko katean, euskaraz emititzen diren eta haurrentzat aproposak diren saioetako abesti guztiak daude. Horien artean dira, esaterako, Egin Kantu saio arrakastatsuko kantu guztiak. Azkenik, Gabonetako Kantak azpiatalean, izenak berak dioen bezala, gabon sasoian entzun eta abesten diren kantarik ezagunenak biltzen ditugu. Webguneko atal hau etengabe berritzen dugu. Abesti berriak izan ahala webgunean jartzen ditugu erabiltzaile guztiek entzun eta ikas ditzaten.
  • Eskulanak
Haurren sormena eta trebetasuna lantzeko atala da hau. Eskulanak atalka banatuta daude. Hortaz, Dida 1ean atalean telebistan izen-bereko saioan eskainitako magia eta eskulanak aurki daitezke. Guztiek azalpen testu txiki bat dute eta baita bideo bana ere, eskulana nola egiten den ikusteko. Margotzeko atalean, berriz, ordenagailuan bertan edota inprimatuta paperean margotu daitezkeen hainbat txantiloi daude. Azkenik, Mozorroak egin atalean, egiteko oso erraza diren eta inauterietan zein beste edozein ospakizunetan erabiltzeko mozorroak aurki ditzakezue.


Eta bukatzeko...Zer egin behar dute Euskal Herriko umeek bazkide egiteko?


Betizu Klubeko bazkide egitea doakoa da eta 15 urte arteko Euskal Herriko edozein haur egin daiteke bazkide. Klubean izena emateko hainbat modu daude:

1.- La Caixako bulegora batera joan eta postala eskatu. Ondoren, zure datuekin bete eta gurasoetako batek edota tutoreak sinatu dezala. Azkenik, postala posta arruntez Betizu Klubera bidali ( Ez du zigilurik behar).

2.- Kioskora batera joan eta postala erosi (60 zentimo balio du). Ondoren, zure datuekin bete eta gurasoetako batek edota tutoreak sinatu dezala. Azkenik, postala posta arruntez Betizu Klubera bidali ( Ez du zigilurik behar).

3.- Postala webgunetik bertatik inprimatu ( http://www.eitb.com/betizu2006/bk_nola.asp ).Ondoren, zure datuekin bete eta gurasoetako batek edota tutoreak sinatu dezala. Postala gutun-azal batean sartu