2007-11-27
"La Birlocha" ludoteka
Aurreko komentarioarekin erlazio zuzena du bideo honek. Ludoteken funtzioak eta helburuak zeintzuk diren ikusi ondoren, beharrezkoa da ludoteketan egiten diren jarduerak, jolasak, eskulanak eta abar zeintzuk diren ikustea eta teoria hutsarekin soilik ez geratzea, beraz, hona hemen, 2006. urtean Murtziako "La Birlocha" ludotekan umeen eskubideetan oinarrituz umeek egin zituzten jarduera batzuk.
2007-11-14
Ludotekak
- Funtzio pedagogikoa: Ludoteka hezi, irudimena garatu eta ispiritu ludikoa garatzen du, bertan dauden jolasak umearen garapenaren aspektu guztiak ongarrituz.
- Funtzio soziala: Diru asko ez daukaten familietan bizi diren zenbait ume, normalean ez dute jostailu ugariekin jolasteko aukera, bere prezio altua dela eta. Horrexegatik ludoteken lana, ume guztiei aukera berdinak eskeintzea da. Zentzu honetan ludotekak umeen arteko ezberdintasun soziokulturalak murrizteko leku bihurtzen dira.
- Elkarteko funtzioa: Ludoteka prestakuntza funtzio garrantzitsu bat du. Jolas guztiak duten umeentzat baita, bertan jolas hoiekin jolasteko ume asko daudelako eta lagun asko aurkituko dutelako. Gainera, umeak materialak saintzen eta errespetatzen ikasten dute.
- Familiaren komunikazioaren funtzioa: Ludoteka umea eta familiaren arteko erlazioak ugaritu eta hobetu ditzake batez ere, komunikazioa eta parte hartzea handituz.
Bestetik, hauek dira ludoteken helburu nagusiak:
Hauek betez gero, ludotekek gaur egun jolasen inguruan dauden arazoak konpontzeko balioko dute.
- Haurren gustuen arabera aukeratzen dituzten jolasak uztea.
- Taldeko jolasak egin adin parekatuetako haurrekin.
- Haurra eta helduaren eta guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa gehiagotu eta hobetu.
- Gurasoei informazioa eman erosten dituzten jostailuekiko.
- Material ludiko egokia eskeini ezintasunen bat edo gaixotasunen bat duten umeei.
- Apurtu diren jostailuak konpondu.
- Joku sinpleak asmatu eta pentsatu.
- Jostailuekin eta jolasekin erlazionatutako animaziozko ariketak egin.
- Jarauntsi jostailuak materiala eta haurren erreakzioa ikertuz.
- Informazio hau eskatzen duten fabrikatzaileei jakinarazi.
Beraz, ondorioztatu dezakeguna da, ludotekak oso onuragarriak direla umeentzat, ume hauen familientzat eta baita ume hauek bizi diren auzoentzat ere. Horrexegatik, haurrek haien auzoetako ludoteketara joatea aukera ezin hobea dela uste dut, bertan beste umeekin erlazionatzeko aukera izango dutelako, haientzat egokiak diren jostailuekin jolastu ahal izango dutelako, haien sormena eta irudimena landuko dutelako etab.
2007-11-05
"Jolastu nahi dut!"
Tailerren helburuak hauek dira:
- Umeek beste haurrekin harremanetan egotea.
- Lan talde artistikoen bidez espazio bat aurkitzea haien interesak, ametsak eta irrikak adierazteko.
- Haur eta gazteentzako interesgarriak diren hainbat gai ezagutzea, umeen eskubideak, adiskidetasuna, elkartasuna, ekologia, haien beldurrei nola aurre egin etab.
Elkarte honen web horrialdean umeek egindako lan guztiak ikus ditzakegu eta hemen bertan, nire blog-aren gaiarekin zerikusia duen film labur interesgarri bat aurkitu dut. Film labur honen izenburua "Quiero jugar" da eta irudien bidez ume zoritxar baten istorioa kontatzen du. Ume honek, bere aitak behartuta, etxea garbitzen pasatzen ditu orduak. Berak, bere lagunekin jolastu nahi du, baina bere aitak etxean geratzera behartzen du. Egoera hau guztiz aldatuko da bere etxeko lehiotik zerbait sartzen denean...
Laburmetrai honek ondo adierazten du munduko ume askoren egoera, haien bizi baldintzak direla eta jolastu ezin dutenak, horrexegatik polita iruditu zait 12-17 urte bitarteko gazte hauek egindako film labur hau. Jolastea, umeen eskubidea delako!
2007-10-29
Piramidea
Hementxe dugu umeentzat gomendagarriak diren ekintza edo jarduera ezberdinen piramidea.- Piramidearen oinarrian umeek egunero praktikatzeko ekintza gomendagarrienak agertzen dira; aire librean jolastu, jolasak batu, kaletik ibili, eskolara oinez joan...
- Hurrengo mailan, astero 3-5 alditan praktikatzeko ekintza ezberdinak agertzen dira. Kasu honetan hauek dira: igeri egitea, korrika egitea, futbolean, saskibaloian, tenisean etabarren aritzea, bizikleta erabiltzea etab.
- Hirugarren maila batean astero bitan edo hirutan gutxienez praktikatu behar dituzten ekintzak aipatzen dira: lagunekin parkean ibili, dantza egin, karatea praktikatu...
- Eta azken maila batean, umeek gutxien praktikatu beharko lituzketen ariketak ditugu: telebista ikustea, ordenagailuarekin aritzea edo bideojokoekin jolastea.
Hik Hasi "jolas kooperatiboak"

2007-10-15
Haur kontuak
Hemen egindako deskribapen txiki honek zuen interesa piztu badu, zoazte blog hau kuxkuxeatzera!

Jolasen sexismoa

