Webgune honetan Betizu Klubari, EITBko haurren klubari, buruzko informazioa ere aurki daiteke.
Baina, webgune hau etxeko txikienentzat ere bada? Irakurtzen ez dakitenentzat ere baliagarria da?
- Agenda
- Jokoak
- Abestiak
- Eskulanak

Jolasaren eragina haurrengan
Hona hemen mundu osoko jolasei buruzko web orrialde bat. Web honek, munduko bost kontinenteetako jolas ezberdin asko erakusten eta azaltzen dizkigu. Hauek dira adibide batzuk:
Amerika:
Lehenik eta behin, 3-6 pertsonez osatutako bi talde sortu behar ditugu. Talde bakoitzak pilota bana izango du eta zelai luze batean (2 km-koa gutxi gora behera) kokatuko dira. Ondoren irteera marraren atzean kokatuko dira eta parte hartzen ez duen norbaitek, guraso bat adibidez, txistu egingo du jokuari hasiera emanez. Momentu honetan talde bakoitzak bere pilota jaurtitzen hasiko da, hasieran bat eta gero bestea, horrela helmugara ailegatu arte. Joku honen irabazlea helmugara ailegatzen den lehenengo taldea izango da.
Europa:
Nahi ditugun beste parte-hartzaile parte har dezakete. Hasteko begizta bat arez estaltzen dugu eta ondoren parte-hartzaile bakoitzak duen makil batekin begizta harrapatzen zaiatu beharko da.
Asia:
Parte-hartzaile guztiek bat izan ezik tiza baten laguntzaz zirkulu bat margozten dute lurrean eta honen barruan sartzen dira. Bestea kanpoan geratuko da 3 edo 4 metroko distantzian eta esaldi honekin hasiko da jolasa: "¡A pancake is burning!". Hau entzun ondoren zirkulu barruan dauden umeak kanpora ateratzen dira eta une honetan kanpoan dagoen umea beste ume bat harrapatzen saiatuko da. Lortu ezkero kanpoan zegoen umea zirkuluan sartuko da.
Ozeania:
Hiru parte-hartzaile baino gehiago behar ditugu, eta hauen artean bat "ama" (madre) izango da. Parte-hartzaile guztiek lerro bat egingo dute eta "ama" lerro aurrean kokatuko da. Gainontzeko parte-hartzaileek "amak" egiten dituen gauza guztiak imitatu beharko dute. "Amaz" aldatzen joango dira, denok parte hartu eta paper ezberdinetan haien burua kokatu ahal izateko.
Horrez gain jolaserako materiala berreskuratu eta sortzen dute eta beste lurraldetako elkarteekin harremanak mantentzen dituzte, gure kultura zabaltzeko eta besteena ezagutzeko.
Jaia herritarrak plazan biltzeko momentu paregabea da. Jaigiroan herriak bere zaletasun minenak adierazten ditu: musika eta dantza, jana eta edana, berriketa eta farrea, jokoa eta jolasa...
Joko eta jolasen inguruan, plaza herritar guztien topalekua izaten da, zaharrek umeei betiko joko eta jolasak erakusteko tokia. Eta gauzarik inportanteena, herritarrek parte hartzen dute herriko bizitzan. Hauxe da modu on bat bertako gizarte eta kulturan barneratzeko.
Uste dugu euskaraz soilik egindako betiko jolasen lehen bilduma dela. Gainera munduko jolasen atala ere hor dago. Liburu honetan etnografia lan bat ere egina dago eta jolas askotan jolasaren historia pixka bat ere aipatzen da, beraz ez da jolasaren azalpen soila.
Berreskuratze lana:
Azken 15-20 urtetan galdu egin da guk orain bildu ditugun jolas askoren informazioa edo jolastea bera, eta horri buelta eman asmoz berreskuratze lana egin dugu. Gure ustez, aipatutako galera horrek azken urte hauetako bizimodu aldaketarekin du zerikusi handia. Ez dago kaleko bizitzarik, honek suposatzen du lagunartea, imajinazioa, soziabilizatzea, eta zenbait balore gehiagoren galtzea.
Honetaz gain, gurasoek ere ez dute haurrekin jolasteko denborarik eta askotan gogorik ere ez. Guraso askok gure garaiko jolasak edo jostailuak seme-alabei ez zaizkiela interesatzen ere pentsatzen dute. Haurrak pikutara bidaliko dituztela edo, baina guk konprobatu dugu hau ez dela horrela. Adin bateko haurrak erabat pozik jartzen dira gurasoak beraiekin jolasten ikusten badituzte. Guk noizean behin herrian antzinako jolasak antolatzen ditugu eta, egia esan, ikaragarrizko arrakasta izaten dugu. Haurrak, gurasoak eta zenbait aiton-amon ere ikusten dira gurekin jolasean.
Beraz, gure arrakasta ikusirik eta hasierako asmo horiek bete ondoren, gure lanak interesa piztu zuela jabetu ginen eta, horrela, Zabaltzenen bidez hainbat saltokitan eskura daiteke dagoeneko. Espero dugu zuen gustukoa izatea!