2007-12-23

Umeen gabonetako parkea

Umeen Gabonetako Parkea
Urtero bezala, Bilbora ailegatu da Umeen Gabonetako Parkea (G.U.P). Aurten berriz ere Barakaldoko BEC erakusketa azokan izango da eta umeek bertan dauden tailer, jolas eta txosnekin izugarri gozatuko dute.
Umeen Gabonetako Parkera etorri nahi baduzue, hauxe da bere ordutegia eta sarreraren prezioa:
Egunak: 14, 17, 18, 19, 20, 21, 24, 31 eta 5 .
Ordutegia: Goizeko 10:30 etatik, arratsaldeko 17:00 ak arte

Egunak: 15, 16, 22, 23, 26, 27, 28, 29, 30, 2, 3 eta 4 .
Ordutegia: Goizeko 10:30 etatik, arratsaldeko 19:30 etararte.
Sarreraren prezioa: 7 euro.

Olentzero joan zaigu...!

Ordu gutxi falta dira Olentzero Euskal Herriko ume guztien etxeetara ailegatzeko! Prest al zaudete? Espero dut baietz...eta Olentzerori animatzeko hauxe dugu modurik onena: Olentzeroren kanta abestea!



powered by ODEO

2007-12-22

Umeei zer oparitu?

Gabonak heldu dira!

Gabonak heldu dira eta honekin batera gurasoak haien seme-alabei zein jostailu erosteko buruhausteak ere.
Umeentzako opari egoki bat aukeratzea ez da batere erraza, baina askotan denbora falta dela eta, "modan" dauden opariak edo gure seme-alabek eskatutakoak erosten ditugu haien egokitasuna edo desegokitasunari erreparatu barik. Baina...zer hartu behar da kontuan jostailu bat hautatzeko unean?
Batetik umea bera, eta bestetik bere ingurunea. Ume jakin horri erreparatu behar zaio, zer trebetasun dituen landuenak eta zeintzuk gehiago garatu beharrekoak, nortasun aldetik zer premia dituen, zein zaletasun dituen. Haur hori bere gurasoek ezagutzen dute inork baino hobeto. Horrez gain, ez da pentsatu behar oparia haur horrek jasotzeko bakarrik denik, haurrak jolasteko dela baizik, beraz, ingurunean jostailu horrekin jolasteko aukera behar du izan, espazioa aproposa behar du izan, eta norekin jolastu eduki behar du. Jostailua ez da isolatzeko gauza bat, elkarbanatzeko gauza bat da, eta askotan hartu-emanak eraikitzeko, komunikaziorako elementu bat izan daiteke.
Gainera, ia jostailudenda guztietan, telebistan eta abarretan, jostailuak horrela banatuta agertzen dira: Neskentzako jostailuak, kolore larrosakoak, lasaiak, etxeko giroari erreferentzia egiten dutenak (sukalde txikiak, amak umea saintzen...) eta mutilentzako jostailuak, askoz aktiboagoak eta inoiz ez larrosa kolorekoak.
Txikitatik egiten diren banaketa hauek, errol zehatz eta markatu batzuk ezartzen laguntzen dute. Beraz, betiko errol hauekin bukatu nahi baldin badugu, joera hau aldatzen hasi beharko ginateke. Horretarako jolas es sexistak erosi behar ditugu. Eta...zeintzuk dira jolas ez sexistak?
  • Sexu gainetik jolastu ahal izateko aukera ematen dutenak.
  • Sexuari lotutako genero rolak errepikatzen ez dituztenak (ez indartzeko).
  • Genero estereotipoei erantzuten ez dietenak.
  • Generoak garatzen dituen gaitasunak baino askoz gehiago lantzeko aukera ematen dutenak.
  • Generoari dagozkion bestelako baloreak bultzatzen dituztenak, hau da, balore positibo guztiak (generoa kontuan hartu gabe).
  • Gure bizitzara eramateko eredu berri bat luzatzen dutenak.
  • Gizarteko ekitatea bultzatzen dutenak.
  • Eredu zabal eta ez itxietan jolasteko aukera ematen dutenak.
  • Pertsona moduan, gaitasun anitzak bultzatuz, osotasunean garatzeko laguntzen dutenak.