Hona hemen mundu osoko jolasei buruzko web orrialde bat. Web honek, munduko bost kontinenteetako jolas ezberdin asko erakusten eta azaltzen dizkigu. Hauek dira adibide batzuk:
Amerika:
- Izena: Balompie indio.
- Jatorrizko herrialdea: Mexiko.
- Materiala: Futbol bi pilota.
Lehenik eta behin, 3-6 pertsonez osatutako bi talde sortu behar ditugu. Talde bakoitzak pilota bana izango du eta zelai luze batean (2 km-koa gutxi gora behera) kokatuko dira. Ondoren irteera marraren atzean kokatuko dira eta parte hartzen ez duen norbaitek, guraso bat adibidez, txistu egingo du jokuari hasiera emanez. Momentu honetan talde bakoitzak bere pilota jaurtitzen hasiko da, hasieran bat eta gero bestea, horrela helmugara ailegatu arte. Joku honen irabazlea helmugara ailegatzen den lehenengo taldea izango da.
Europa:
- Izena: El godo.
- Jatorrizko herrialdea: Portonovo.
- Materiala: Begizta bat.
Nahi ditugun beste parte-hartzaile parte har dezakete. Hasteko begizta bat arez estaltzen dugu eta ondoren parte-hartzaile bakoitzak duen makil batekin begizta harrapatzen zaiatu beharko da.
Asia:
- Izena: A pancake is burning.
- Jatorrizko herrialdea: Grodno, Bielorrusia.
- Materiala: Tiza bat.
Parte-hartzaile guztiek bat izan ezik tiza baten laguntzaz zirkulu bat margozten dute lurrean eta honen barruan sartzen dira. Bestea kanpoan geratuko da 3 edo 4 metroko distantzian eta esaldi honekin hasiko da jolasa: "¡A pancake is burning!". Hau entzun ondoren zirkulu barruan dauden umeak kanpora ateratzen dira eta une honetan kanpoan dagoen umea beste ume bat harrapatzen saiatuko da. Lortu ezkero kanpoan zegoen umea zirkuluan sartuko da.
Ozeania:
- Izena: Sigue a la madre.
- Jatorrizko herrialdea: Zelanda Berria.
- Materiala: Leku zabal bat, zelai bat adibidez.
Hiru parte-hartzaile baino gehiago behar ditugu, eta hauen artean bat "ama" (madre) izango da. Parte-hartzaile guztiek lerro bat egingo dute eta "ama" lerro aurrean kokatuko da. Gainontzeko parte-hartzaileek "amak" egiten dituen gauza guztiak imitatu beharko dute. "Amaz" aldatzen joango dira, denok parte hartu eta paper ezberdinetan haien burua kokatu ahal izateko.