2008-01-24
Txatxilipurdi elkarteko jolasen erakusketa
Hona hemen, Txatxilipurdi Elkarteak Sopelanan orain dela hilabete batzuk egindako jolas ezberdinei buruzko umeentzako erakusketa. Hauxe da nik grabatutako bideoa.
Etiketak:
Bideoak,
Denbora pasa,
Elkarteak,
Gabonak,
Jolas ez sexistak,
Jolas kooperatiboak,
Jolas motak
Txatxilipurdi Elkartea
Txatxilipurdi Haur eta Gazte Ekintzak elkartearen xede nagusia Arrasateko haur eta gazteen euskara normalizazioa bultzatzea da, horretarako bitarteko gisa aisialdia landuz. Ildo honetatik, hainbat ekintza eta egitasmo ezberdin gauzatzen dituzte, euskarazko eta kalitatezko aisialdi aukerak eskainiz: udalekuak, ludoteka eta gazte txokoak, eskola eremurako proiektuak...
Bere lehen urratsak AED elkartearen baitan eman zituen Txatxilipurdik haurren sail bezala. 1994. urtean, sailak hartu zuen tamaina ikusirik, elkarte autonomo bat eratzeko erabakia hartu zuten. Ordutik, hamaika aisialdi ekintza ezberdin eskaini dizkio herriari eta azken urteetan Euskal Herri mailan ere bere lehen urratsak ematen ari da.
Gaur egun Txatxilipurdi elkarteak bere hasierako helburua lantzen jarraitzen du, Arrasateko haur eta gazteen euskara normalizazioa bultzatzen, alegia. Horrtarako zenbait lan esparru edo sail ezberdin dauden elkartearen baitan:
Haur saila. Jarduera nagusiak: Arrasateko udal ludoteken kudeaketa eta dinamizazioa, udaleku irekiak eta jostailu erakusketa.
Gazte saila. Jarduera nagusiak: Arrasateko udal gazte txokoen kudeaketa eta dinamizazioa, udaleku itxiak eta Txatxiartistak.
Aisialdia eta Eskola. Eskola eremuan euskararen normalizazioa lantzeko egitasmoak.
Kultur zerbitzuak. Eguzkilaru eta Txikilandiaz gaina, jaialdien antolaketa zerbitzua.
Elkarte honen helburu nagusia euskararen normalizazioa da, Arrasaten, ume eta gazteen aisialdian, eta haren helburu zehatzak hauek dira:
- Euskararen normalizazioa herrian, aisialdiko ekintzak trena bezala erabilita.
- Herriko haur eta gazteen aisialdia euskaldundu, hauen aisialdiko esparru ahalik eta gehienetera helduta.
- Kalitatezko aisialdiko ekintzak eskaini, haurraren adinari eta errealitate soziolinguistikoari egokituta.
Etiketak:
Denbora pasa,
Elkarteak,
Jolas ez sexistak,
Jolas kooperatiboak,
Jolas motak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)