2007-10-15

Euskal jolasak


Bitakora honi esker jolasaren inguruko hainbat informazio lor dezakegu. Bitakora honen arduradunak hainbat komentario publikatu ditu orain arte. Hauek dira adibide batzuk:

Jolas kooperatiboak, ipuinen tailerrak, liburuekin nola jolastu, hurbildu eta ulertu, jolasa eta ikaskuntza etab luze bat.

Alde batetik, bitxia eta interesgarria iruditu zait bere blog-aren planteamendua: "Hizkuntza, gure kasuan euskara, jolasteko ere erabiltzea", hau da, hizkuntzarekin gozatzea, ipuinen eta asmakizunen bidez, istorioak asmatzearen bidez...

Eta bestetik, publikatu dituen gaiak oso interesgarriak eta baliogarriak iruditzen zaizkit maisu-maistra batentzat, gurasoentzat edo umeekin kontaktuan dauden pertsonentzat.

Jolas kooperatiboek ere bere lekua dute blog honetan eta hauen garrantzia eta egokitasuna aipatzekoa da, batez ere gaur egungo gizarte konpetitibo honetan, non irabastea, hoberena izatea, arrakasta eta indibidualtasuna bezalako baloreak gero eta gehiago goraipatzen direlako.

Beraz, umeen artean talde ekintzak eta jolasak bultzatzea ezinbestekoa iruditzen zait.

Ipuinekin erlazioa duten hainbat artikulo eta informazioa publikatu du, lehen aipatu dudan bezala, ipuin tailerrak, sarean aurki ditzakegun ipuinak eta haurrentzako teatro testuak adibidez.

Ipuinek ere, haurrak jolasteko, esperimentatzeko, haien irudimena eta sormena lantzeko...balio dute. Gainera, kontutan izan behar dugu ipuinak, ahoz zein idatziz, oso lagungarriak izaten direla haurren hezkuntzan, era ludiko baten bidez hainbat gauza ikasi ahal dutelako. Horregatik, maisu-maistrek eta gurasoek ipuinak eta hauen mundua sakonki aztertu eta ikertu beharko genuke.

Hau guztiagatik, bitakora hau interesgarria eta gomendagarria iruditu zait, beraz, denbora izanez gero hura bizitatzera animatzen zaituztet!

No hay comentarios: