2007-11-27

"La Birlocha" ludoteka

Hona hemen, 2006. urtean Murtziako "La Birlocha" ludotekan umeen eskubideetan oinarrituz umeek egindako jarduera batzuk






Aurreko komentarioarekin erlazio zuzena du bideo honek. Ludoteken funtzioak eta helburuak zeintzuk diren ikusi ondoren, beharrezkoa da ludoteketan egiten diren jarduerak, jolasak, eskulanak eta abar zeintzuk diren ikustea eta teoria hutsarekin soilik ez geratzea, beraz, hona hemen, 2006. urtean Murtziako "La Birlocha" ludotekan umeen eskubideetan oinarrituz umeek egin zituzten jarduera batzuk.

2007-11-14

Ludotekak

Ludotekak gaur egun gizarte beharrizanen erantzun gisa agertzen dira. Haurrak jolasak mailegu bezala har ditzaketen tokia da eta horrez gain, haurrak jolas desberdinekin, gurasoekin, ludotekariaren laguntzarekin edota animatzaile batekin jolas dezake. Ludoteken zeregina, haurren izaera joko eta jolasen bidez garatzea da. Horretarako, haurren jokoa ahalbidetzen, mesede egiten eta estimulatzen dute, haurrei jolasteko behar dituzten elementu materialak, orientazioak, laguntzak eta laguntasuna eskeiniz.
Alde batetik, ludotekek funtzio ugari betetzen dituzte, baina hauek dira aipagarrienak:
  • Funtzio pedagogikoa: Ludoteka hezi, irudimena garatu eta ispiritu ludikoa garatzen du, bertan dauden jolasak umearen garapenaren aspektu guztiak ongarrituz.
  • Funtzio soziala: Diru asko ez daukaten familietan bizi diren zenbait ume, normalean ez dute jostailu ugariekin jolasteko aukera, bere prezio altua dela eta. Horrexegatik ludoteken lana, ume guztiei aukera berdinak eskeintzea da. Zentzu honetan ludotekak umeen arteko ezberdintasun soziokulturalak murrizteko leku bihurtzen dira.
  • Elkarteko funtzioa: Ludoteka prestakuntza funtzio garrantzitsu bat du. Jolas guztiak duten umeentzat baita, bertan jolas hoiekin jolasteko ume asko daudelako eta lagun asko aurkituko dutelako. Gainera, umeak materialak saintzen eta errespetatzen ikasten dute.
  • Familiaren komunikazioaren funtzioa: Ludoteka umea eta familiaren arteko erlazioak ugaritu eta hobetu ditzake batez ere, komunikazioa eta parte hartzea handituz.

Bestetik, hauek dira ludoteken helburu nagusiak:

Hauek betez gero, ludotekek gaur egun jolasen inguruan dauden arazoak konpontzeko balioko dute.

  • Haurren gustuen arabera aukeratzen dituzten jolasak uztea.
  • Taldeko jolasak egin adin parekatuetako haurrekin.
  • Haurra eta helduaren eta guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa gehiagotu eta hobetu.
  • Gurasoei informazioa eman erosten dituzten jostailuekiko.
  • Material ludiko egokia eskeini ezintasunen bat edo gaixotasunen bat duten umeei.
  • Apurtu diren jostailuak konpondu.
  • Joku sinpleak asmatu eta pentsatu.
  • Jostailuekin eta jolasekin erlazionatutako animaziozko ariketak egin.
  • Jarauntsi jostailuak materiala eta haurren erreakzioa ikertuz.
  • Informazio hau eskatzen duten fabrikatzaileei jakinarazi.

Beraz, ondorioztatu dezakeguna da, ludotekak oso onuragarriak direla umeentzat, ume hauen familientzat eta baita ume hauek bizi diren auzoentzat ere. Horrexegatik, haurrek haien auzoetako ludoteketara joatea aukera ezin hobea dela uste dut, bertan beste umeekin erlazionatzeko aukera izango dutelako, haientzat egokiak diren jostailuekin jolastu ahal izango dutelako, haien sormena eta irudimena landuko dutelako etab.

2007-11-05

"Jolastu nahi dut!"

"La matatena", Mexikon sortutako elkarte bat da. Elkarte honek haurrei zinemaren arlora hurbiltzeko helbururarekin sortu zen eta aukera ugari eman die egoera eroso batean bizi ez diren umeei haien gaitasunak eta sormen lanak mundu osoari erakusteko, hain zuzen ere, Nazioarteko umeentzako zinema jaialdiaren bidez.
Gainera, "La matatena" elkartean hainbat tailer eskaintzen dira, adibidez, animaziozko tailerrak, fikziozkoak, dokumentalak eta zinematografi apreziazioa.

Tailerren helburuak hauek dira:

  • Umeek beste haurrekin harremanetan egotea.
  • Lan talde artistikoen bidez espazio bat aurkitzea haien interesak, ametsak eta irrikak adierazteko.
  • Haur eta gazteentzako interesgarriak diren hainbat gai ezagutzea, umeen eskubideak, adiskidetasuna, elkartasuna, ekologia, haien beldurrei nola aurre egin etab.


Elkarte honen web horrialdean umeek egindako lan guztiak ikus ditzakegu eta hemen bertan, nire blog-aren gaiarekin zerikusia duen film labur interesgarri bat aurkitu dut. Film labur honen izenburua "Quiero jugar" da eta irudien bidez ume zoritxar baten istorioa kontatzen du. Ume honek, bere aitak behartuta, etxea garbitzen pasatzen ditu orduak. Berak, bere lagunekin jolastu nahi du, baina bere aitak etxean geratzera behartzen du. Egoera hau guztiz aldatuko da bere etxeko lehiotik zerbait sartzen denean...

Laburmetrai honek ondo adierazten du munduko ume askoren egoera, haien bizi baldintzak direla eta jolastu ezin dutenak, horrexegatik polita iruditu zait 12-17 urte bitarteko gazte hauek egindako film labur hau. Jolastea, umeen eskubidea delako!