Tailerren helburuak hauek dira:
- Umeek beste haurrekin harremanetan egotea.
- Lan talde artistikoen bidez espazio bat aurkitzea haien interesak, ametsak eta irrikak adierazteko.
- Haur eta gazteentzako interesgarriak diren hainbat gai ezagutzea, umeen eskubideak, adiskidetasuna, elkartasuna, ekologia, haien beldurrei nola aurre egin etab.
Elkarte honen web horrialdean umeek egindako lan guztiak ikus ditzakegu eta hemen bertan, nire blog-aren gaiarekin zerikusia duen film labur interesgarri bat aurkitu dut. Film labur honen izenburua "Quiero jugar" da eta irudien bidez ume zoritxar baten istorioa kontatzen du. Ume honek, bere aitak behartuta, etxea garbitzen pasatzen ditu orduak. Berak, bere lagunekin jolastu nahi du, baina bere aitak etxean geratzera behartzen du. Egoera hau guztiz aldatuko da bere etxeko lehiotik zerbait sartzen denean...
Laburmetrai honek ondo adierazten du munduko ume askoren egoera, haien bizi baldintzak direla eta jolastu ezin dutenak, horrexegatik polita iruditu zait 12-17 urte bitarteko gazte hauek egindako film labur hau. Jolastea, umeen eskubidea delako!
No hay comentarios:
Publicar un comentario