2008-01-24

Txatxilipurdi elkarteko jolasen erakusketa







Hona hemen, Txatxilipurdi Elkarteak Sopelanan orain dela hilabete batzuk egindako jolas ezberdinei buruzko umeentzako erakusketa. Hauxe da nik grabatutako bideoa.

Txatxilipurdi Elkartea



Txatxilipurdi Haur eta Gazte Ekintzak elkartearen xede nagusia Arrasateko haur eta gazteen euskara normalizazioa bultzatzea da, horretarako bitarteko gisa aisialdia landuz. Ildo honetatik, hainbat ekintza eta egitasmo ezberdin gauzatzen dituzte, euskarazko eta kalitatezko aisialdi aukerak eskainiz: udalekuak, ludoteka eta gazte txokoak, eskola eremurako proiektuak...

Bere lehen urratsak AED elkartearen baitan eman zituen Txatxilipurdik haurren sail bezala. 1994. urtean, sailak hartu zuen tamaina ikusirik, elkarte autonomo bat eratzeko erabakia hartu zuten. Ordutik, hamaika aisialdi ekintza ezberdin eskaini dizkio herriari eta azken urteetan Euskal Herri mailan ere bere lehen urratsak ematen ari da.

Gaur egun Txatxilipurdi elkarteak bere hasierako helburua lantzen jarraitzen du, Arrasateko haur eta gazteen euskara normalizazioa bultzatzen, alegia. Horrtarako zenbait lan esparru edo sail ezberdin dauden elkartearen baitan:

Haur saila. Jarduera nagusiak: Arrasateko udal ludoteken kudeaketa eta dinamizazioa, udaleku irekiak eta jostailu erakusketa.

Gazte saila. Jarduera nagusiak: Arrasateko udal gazte txokoen kudeaketa eta dinamizazioa, udaleku itxiak eta Txatxiartistak.

Aisialdia eta Eskola. Eskola eremuan euskararen normalizazioa lantzeko egitasmoak.

Kultur zerbitzuak. Eguzkilaru eta Txikilandiaz gaina, jaialdien antolaketa zerbitzua.

Elkarte honen helburu nagusia euskararen normalizazioa da, Arrasaten, ume eta gazteen aisialdian, eta haren helburu zehatzak hauek dira:

- Euskararen normalizazioa herrian, aisialdiko ekintzak trena bezala erabilita.

- Herriko haur eta gazteen aisialdia euskaldundu, hauen aisialdiko esparru ahalik eta gehienetera helduta.

- Kalitatezko aisialdiko ekintzak eskaini, haurraren adinari eta errealitate soziolinguistikoari egokituta.

2008-01-18

Betizu webgunea

EiTB Taldeak haurrentzat prestatu duen Interneteko ataria da hau eta 3 eta 14 urte arteko neska-mutikoei zuzenduta dago. Webgunearen helburua umeek ondo pasatzea eta ikastea da, eta adin txikikoentzat pentsatuko webgunearen bidez, eduki berritzaileak eskaintzen dira, beharrezko segurtasun-neurriak kontuan hartuta, ez da publizitaterik onartzen eta ez dira kanpoko webguneetarako loturak egiten.
Webgune honetan Betizu Klubari, EITBko haurren klubari, buruzko informazioa ere aurki daiteke.


Baina, webgune hau etxeko txikienentzat ere bada? Irakurtzen ez dakitenentzat ere baliagarria da?


Bai, Betizu webguneak, gainera, eskolaurrekoei eskainitako atal berezia du eta eduki ikusgarriagoak eta errazagoak daude hor. EMEU (Betizuko behi gozoena) da atal horretako protagonista, eta "EMEUren Txokoan" denetik dago: jolas oso errazak, kantatzeko karaokea, margotzeko plantillak...


Zer eduki eta atal dauzka webguneak?


Hauek adibide batzuk dira soilik, webguneak atal gehiago dituelako...
  • Agenda

Euskal Herrian haurrentzat egiten diren ekitaldi guztien agenda eguneratua. Atal honetan 9 azpiatal aurkituko ditugu: Betizu ikuskizunak, pailazoak, antzerkia, zinea, magoak, musika, ipuin-kontalariak, jaiak eta denetarik (ikastaroak, lehiaketak?).


  • Jokoak

Ordenagailuan bertan jolasteko joko-sorta. Webgunea 3 eta 14 urte arteko haurrentzat dela kontuan izanik, maila ezberdineko jokoak biltzen ditugu hemen. Beraz, umearen adinaren arabera, joko bat edo beste komenigarriagoa izango da. Jokoen artean daude, memoria-jokoak, puzzleak, letra-zopak, tetris-jokoa, eta telebistako zenbait marrazki-bizidunen jokoak ere bai.

  • Abestiak

Atal honetan hainbat kanta ezagun daude, eta bertan, abestiak entzuteaz gain, hitzak ere irakur litezke. Abestiak motaren arabera daude sailkatuta. Hortaz, Betizu Kantak azpiatalean Betizu Klubeko abestiak entzun daitezke. Euskal Kantak azpiatalean, berriz, Euskal Herrian sortu eta ezagun diren abesti herrikoiak daude. Telebistako Saioak azpiatalean, Euskal Telebistako aurreneko katean, euskaraz emititzen diren eta haurrentzat aproposak diren saioetako abesti guztiak daude. Horien artean dira, esaterako, Egin Kantu saio arrakastatsuko kantu guztiak. Azkenik, Gabonetako Kantak azpiatalean, izenak berak dioen bezala, gabon sasoian entzun eta abesten diren kantarik ezagunenak biltzen ditugu. Webguneko atal hau etengabe berritzen dugu. Abesti berriak izan ahala webgunean jartzen ditugu erabiltzaile guztiek entzun eta ikas ditzaten.
  • Eskulanak
Haurren sormena eta trebetasuna lantzeko atala da hau. Eskulanak atalka banatuta daude. Hortaz, Dida 1ean atalean telebistan izen-bereko saioan eskainitako magia eta eskulanak aurki daitezke. Guztiek azalpen testu txiki bat dute eta baita bideo bana ere, eskulana nola egiten den ikusteko. Margotzeko atalean, berriz, ordenagailuan bertan edota inprimatuta paperean margotu daitezkeen hainbat txantiloi daude. Azkenik, Mozorroak egin atalean, egiteko oso erraza diren eta inauterietan zein beste edozein ospakizunetan erabiltzeko mozorroak aurki ditzakezue.


Eta bukatzeko...Zer egin behar dute Euskal Herriko umeek bazkide egiteko?


Betizu Klubeko bazkide egitea doakoa da eta 15 urte arteko Euskal Herriko edozein haur egin daiteke bazkide. Klubean izena emateko hainbat modu daude:

1.- La Caixako bulegora batera joan eta postala eskatu. Ondoren, zure datuekin bete eta gurasoetako batek edota tutoreak sinatu dezala. Azkenik, postala posta arruntez Betizu Klubera bidali ( Ez du zigilurik behar).

2.- Kioskora batera joan eta postala erosi (60 zentimo balio du). Ondoren, zure datuekin bete eta gurasoetako batek edota tutoreak sinatu dezala. Azkenik, postala posta arruntez Betizu Klubera bidali ( Ez du zigilurik behar).

3.- Postala webgunetik bertatik inprimatu ( http://www.eitb.com/betizu2006/bk_nola.asp ).Ondoren, zure datuekin bete eta gurasoetako batek edota tutoreak sinatu dezala. Postala gutun-azal batean sartu



2008-01-17

Munduko jolasak



Hona hemen mundu osoko jolasei buruzko web orrialde bat. Web honek, munduko bost kontinenteetako jolas ezberdin asko erakusten eta azaltzen dizkigu. Hauek dira adibide batzuk:


Amerika:

  • Izena: Balompie indio.
  • Jatorrizko herrialdea: Mexiko.
  • Materiala: Futbol bi pilota.

Lehenik eta behin, 3-6 pertsonez osatutako bi talde sortu behar ditugu. Talde bakoitzak pilota bana izango du eta zelai luze batean (2 km-koa gutxi gora behera) kokatuko dira. Ondoren irteera marraren atzean kokatuko dira eta parte hartzen ez duen norbaitek, guraso bat adibidez, txistu egingo du jokuari hasiera emanez. Momentu honetan talde bakoitzak bere pilota jaurtitzen hasiko da, hasieran bat eta gero bestea, horrela helmugara ailegatu arte. Joku honen irabazlea helmugara ailegatzen den lehenengo taldea izango da.


Europa:

  • Izena: El godo.
  • Jatorrizko herrialdea: Portonovo.
  • Materiala: Begizta bat.

Nahi ditugun beste parte-hartzaile parte har dezakete. Hasteko begizta bat arez estaltzen dugu eta ondoren parte-hartzaile bakoitzak duen makil batekin begizta harrapatzen zaiatu beharko da.


Asia:

  • Izena: A pancake is burning.
  • Jatorrizko herrialdea: Grodno, Bielorrusia.
  • Materiala: Tiza bat.

Parte-hartzaile guztiek bat izan ezik tiza baten laguntzaz zirkulu bat margozten dute lurrean eta honen barruan sartzen dira. Bestea kanpoan geratuko da 3 edo 4 metroko distantzian eta esaldi honekin hasiko da jolasa: "¡A pancake is burning!". Hau entzun ondoren zirkulu barruan dauden umeak kanpora ateratzen dira eta une honetan kanpoan dagoen umea beste ume bat harrapatzen saiatuko da. Lortu ezkero kanpoan zegoen umea zirkuluan sartuko da.


Ozeania:

  • Izena: Sigue a la madre.
  • Jatorrizko herrialdea: Zelanda Berria.
  • Materiala: Leku zabal bat, zelai bat adibidez.

Hiru parte-hartzaile baino gehiago behar ditugu, eta hauen artean bat "ama" (madre) izango da. Parte-hartzaile guztiek lerro bat egingo dute eta "ama" lerro aurrean kokatuko da. Gainontzeko parte-hartzaileek "amak" egiten dituen gauza guztiak imitatu beharko dute. "Amaz" aldatzen joango dira, denok parte hartu eta paper ezberdinetan haien burua kokatu ahal izateko.

Kulki elkartea




Luisfer Etxeberriak eta Asier Lafuentek osatzen dute Kulki elkartea. Kulki, kultura eta kirola hitzen laburbildura da eta bi hitz hauek biltzen dute KULKIren helburu nagusia: Euskal kulturako arlo ludikoa, hau da, herri jolas, jokoak eta herri kirolak ezagutu, praktikatu eta baloratzea.
Kulkiren abiapuntua ondorengoa hau da:

Kulturak herriari izaera ematen dio. Herri jolas eta jokoak kulturaren zatia izanda, bertako jolas eta jokoak ezagutzea eta praktikatzeak bertako nortasuna emango du.
"Zer ikusi hura ikasi" hauxe da umeek egiten dutena. Beraz, etxean, herriko plazan edo eskolan ikusten baditu bertako jolas eta jokoak, horixe bera ikasiko du. Horrela gizarteratuko da.

Kulki Elkarteak horrela gauzatzen ditu bere helburuak:

Ikerketak egiten dituzte jolas eta jokoak berreskuratzeko eta jendearengana hurbiltzeko. Beharrezkoa da jolas eta jokoaren egitura ezagutzea, baita jolas eta jokatzeko garaia, lekua, eta noski jokalariek ematen dioten esanahia.

Aktibitate ezberdinak plazaratzen dituzte, jendeak parte har dezan:


  • Baserriko Jolas eta Jokoen Jaia.

  • Artzainen Jolas eta Jokoen Jaia.

  • Arrantzaleen Jolas eta Jokoen Jaia.

  • Meatzarien Jolas eta Jokoen Jaia.

Horrez gain jolaserako materiala berreskuratu eta sortzen dute eta beste lurraldetako elkarteekin harremanak mantentzen dituzte, gure kultura zabaltzeko eta besteena ezagutzeko.
Jaia herritarrak plazan biltzeko momentu paregabea da. Jaigiroan herriak bere zaletasun minenak adierazten ditu: musika eta dantza, jana eta edana, berriketa eta farrea, jokoa eta jolasa...
Joko eta jolasen inguruan, plaza herritar guztien topalekua izaten da, zaharrek umeei betiko joko eta jolasak erakusteko tokia. Eta gauzarik inportanteena, herritarrek parte hartzen dute herriko bizitzan. Hauxe da modu on bat bertako gizarte eta kulturan barneratzeko.

"Zertan jolastuko gara?" Hauxe da lagunek elkarri beti egiten dioten galdera.Eta ondoren jolas bat aukeratzen dute, edo-ta irudimenaren bitartez, jolas bat asmatzen dute. Baina han eta hemen, jolasak desberdinak izaten ohi dira: Goimendietan artzainek haien jolasak dituzte; behemendietan baserritarrek bezalaxe; eta itsaserrietan arrantzaleek ere beren jolasak aukeratzen dituzte. Kulkirekin gertatzen den bezala. Jolastuko al zara gurekin?



Euskaraz soilik egindako betiko jolasen lehen bilduma



Play-Station, Nintendo edo Game-Boy bezalakoez haratago haurrek jolasteko mila aukera dituztela, eta jolasak taldean eta euskaraz egiteko ere bai. Horixe gogora ekarri, erakutsi eta aldarrikatu nahi izan dute Oiartzungo hiru gurasok. Hasieran beraien herriko familiei zuzendutako lanak oihartzun zabalagoa izan du, eta "Betiko Jolasak" izeneko liburua Euskal Herriko hainbat saltokitan ere eskura daiteke jada.


Hona hemen, haien esperientzia polit honen kontaketa:


Lan hau kalean gure garai bateko jolasetan haurrak jolasten ikusten ez genituelako otu zitzaigun. Askotan modaren arabera, txibarekin adibidez, ikusten dira haurrak kalean, baina dantzatzen besterik ez dakite eta txibak baditu jolas bat baino gehiago. Beraz, galera hau ikusirik zerbait egitea pentsatu genuen.Gure asmoa Oiartzungo haurrei liburua doan banatzea zen, ahalik eta herriko etxe gehienetara iristea. Eta euskaraz jolastea bultzatzea, abestiak erakustea.

Bilketa lana "Betiko Jolasak" libururako lana hiruron artean egin dugu. Batetik liburuak begiratuz, bestetik bakoitzak gogoratzen zituen jolasak idatziz eta inguru hurbilekoei galdetuz, eta herriko bi eskoletan inkesta bat eginez. Interneten ere aurkitu dugu zertxobait.
Argazkiak egiteko larunbat arratsaldetako ludoteka ibiltariak, guk noizean behin antolatutako aintzinako jolasak, herriko udaleku irekiak, herriko jaietan Gaztetxekoek antolatutako jolasak eta eskoletako jolas garaiak aukeratu ditugu. Behin gure ustez dena idatzia genuenean marrazkilari eta itzultzailerarekin elkartu eta hauek egin zuten beraien lana, diseinuaren azken urratsa arte.

Egia esan, lan asko eta ordu ikaragarri pila sartu ditugu lan honetan. Ezin dira lan orduak kontatu. Liburuak irakurri, jolasak aukeratu, zein sartu eta zein ez erabaki (burla edo biolentzizkoak ez ditugu sartu), argazkiak atera eta aukeratu, inkestak egin eta gero jaso ondoren irakurri eta zerbait berria bazegoen liburuan sartu, adineko jendearekin hitz egin, antzinako jolasak antolatu, jostailuak egin... 2004ko irailean hasi ginen honekin eta inprimategitik 2005 eko abenduaren 30ean atera zen.
Ondorioa 200dik gora jolas eta joko biltzen dituen bilduma dugu. "Betiko Jolasak" liburua hamar ataletan banatzen da:


  • Zozketa jolasak eta formulak.
  • Antzinako jolasak.

  • Harrapaketa eta kukuka jolasak.

  • Soka saltoan, goman, borobilean eta kulunkan aritzeko kantuak eta jolasak.

  • Jostailu txikiekin aritzeko jolasak.

  • Baloia eta pilota jolasak.

  • Jaurtiketa eta zehaztasun jolasak.

  • Lasterketa jolasak.

  • Munduko jolasak.


Uste dugu euskaraz soilik egindako betiko jolasen lehen bilduma dela. Gainera munduko jolasen atala ere hor dago. Liburu honetan etnografia lan bat ere egina dago eta jolas askotan jolasaren historia pixka bat ere aipatzen da, beraz ez da jolasaren azalpen soila.


Berreskuratze lana:


Azken 15-20 urtetan galdu egin da guk orain bildu ditugun jolas askoren informazioa edo jolastea bera, eta horri buelta eman asmoz berreskuratze lana egin dugu. Gure ustez, aipatutako galera horrek azken urte hauetako bizimodu aldaketarekin du zerikusi handia. Ez dago kaleko bizitzarik, honek suposatzen du lagunartea, imajinazioa, soziabilizatzea, eta zenbait balore gehiagoren galtzea.

Honetaz gain, gurasoek ere ez dute haurrekin jolasteko denborarik eta askotan gogorik ere ez. Guraso askok gure garaiko jolasak edo jostailuak seme-alabei ez zaizkiela interesatzen ere pentsatzen dute. Haurrak pikutara bidaliko dituztela edo, baina guk konprobatu dugu hau ez dela horrela. Adin bateko haurrak erabat pozik jartzen dira gurasoak beraiekin jolasten ikusten badituzte. Guk noizean behin herrian antzinako jolasak antolatzen ditugu eta, egia esan, ikaragarrizko arrakasta izaten dugu. Haurrak, gurasoak eta zenbait aiton-amon ere ikusten dira gurekin jolasean.


Beraz, gure arrakasta ikusirik eta hasierako asmo horiek bete ondoren, gure lanak interesa piztu zuela jabetu ginen eta, horrela, Zabaltzenen bidez hainbat saltokitan eskura daiteke dagoeneko. Espero dugu zuen gustukoa izatea!