Luisfer Etxeberriak eta Asier Lafuentek osatzen dute Kulki elkartea. Kulki, kultura eta kirola hitzen laburbildura da eta bi hitz hauek biltzen dute KULKIren helburu nagusia: Euskal kulturako arlo ludikoa, hau da, herri jolas, jokoak eta herri kirolak ezagutu, praktikatu eta baloratzea.
Kulkiren abiapuntua ondorengoa hau da:
Kulturak herriari izaera ematen dio. Herri jolas eta jokoak kulturaren zatia izanda, bertako jolas eta jokoak ezagutzea eta praktikatzeak bertako nortasuna emango du.
"Zer ikusi hura ikasi" hauxe da umeek egiten dutena. Beraz, etxean, herriko plazan edo eskolan ikusten baditu bertako jolas eta jokoak, horixe bera ikasiko du. Horrela gizarteratuko da.
"Zer ikusi hura ikasi" hauxe da umeek egiten dutena. Beraz, etxean, herriko plazan edo eskolan ikusten baditu bertako jolas eta jokoak, horixe bera ikasiko du. Horrela gizarteratuko da.
Kulki Elkarteak horrela gauzatzen ditu bere helburuak:
Ikerketak egiten dituzte jolas eta jokoak berreskuratzeko eta jendearengana hurbiltzeko. Beharrezkoa da jolas eta jokoaren egitura ezagutzea, baita jolas eta jokatzeko garaia, lekua, eta noski jokalariek ematen dioten esanahia.
Aktibitate ezberdinak plazaratzen dituzte, jendeak parte har dezan:
- Baserriko Jolas eta Jokoen Jaia.
- Artzainen Jolas eta Jokoen Jaia.
- Arrantzaleen Jolas eta Jokoen Jaia.
- Meatzarien Jolas eta Jokoen Jaia.
Horrez gain jolaserako materiala berreskuratu eta sortzen dute eta beste lurraldetako elkarteekin harremanak mantentzen dituzte, gure kultura zabaltzeko eta besteena ezagutzeko.
Jaia herritarrak plazan biltzeko momentu paregabea da. Jaigiroan herriak bere zaletasun minenak adierazten ditu: musika eta dantza, jana eta edana, berriketa eta farrea, jokoa eta jolasa...
Joko eta jolasen inguruan, plaza herritar guztien topalekua izaten da, zaharrek umeei betiko joko eta jolasak erakusteko tokia. Eta gauzarik inportanteena, herritarrek parte hartzen dute herriko bizitzan. Hauxe da modu on bat bertako gizarte eta kulturan barneratzeko.
"Zertan jolastuko gara?" Hauxe da lagunek elkarri beti egiten dioten galdera.Eta ondoren jolas bat aukeratzen dute, edo-ta irudimenaren bitartez, jolas bat asmatzen dute. Baina han eta hemen, jolasak desberdinak izaten ohi dira: Goimendietan artzainek haien jolasak dituzte; behemendietan baserritarrek bezalaxe; eta itsaserrietan arrantzaleek ere beren jolasak aukeratzen dituzte. Kulkirekin gertatzen den bezala. Jolastuko al zara gurekin?
No hay comentarios:
Publicar un comentario