2007-10-29

Piramidea

Hementxe dugu umeentzat gomendagarriak diren ekintza edo jarduera ezberdinen piramidea.

  • Piramidearen oinarrian umeek egunero praktikatzeko ekintza gomendagarrienak agertzen dira; aire librean jolastu, jolasak batu, kaletik ibili, eskolara oinez joan...
  • Hurrengo mailan, astero 3-5 alditan praktikatzeko ekintza ezberdinak agertzen dira. Kasu honetan hauek dira: igeri egitea, korrika egitea, futbolean, saskibaloian, tenisean etabarren aritzea, bizikleta erabiltzea etab.
  • Hirugarren maila batean astero bitan edo hirutan gutxienez praktikatu behar dituzten ekintzak aipatzen dira: lagunekin parkean ibili, dantza egin, karatea praktikatu...
  • Eta azken maila batean, umeek gutxien praktikatu beharko lituzketen ariketak ditugu: telebista ikustea, ordenagailuarekin aritzea edo bideojokoekin jolastea.

Hik Hasi "jolas kooperatiboak"


Hik Hasi web orrialdean agertzen den artikulo interesgarri bat dugu hementxe. Bertan, EHUko Psikologia Fakultatean 20 urte lanean daramatzan irakasle bati, Maite Garaigordobilari , egindako jolas kooperatiboei buruzko hainbat galdera agertzen dira.


Maite Garaigordobilak sormenezko jolas kooperatiboak garatzeko hainbat programa landu ditu eta hauek sariak eta aipamenak jaso dituzte: 8-10 urteko haurrentzako programak Hezkuntza eta Kultura Ministeritzak ematen duen Ikerketa eta Berrikuntza Pedagogikoko Sari Nazionaleko 1. saria jaso zuen eta nerabeen programak 3. saria.

Galdera hauen bidez berak gertutik eta ondo ezagutzen duen mundu hau erakutsi digu eta sormenezko jolas kooperatiboen ezaugarriak, funtzioak, helburuak, burututako esperientziak eta lortutako emaitzak azaleratu dizkigu.


Hauek dira artikulu honetan aurki ditzakegun hainbat galdera:


Zer ulertu behar dugu jolas kooperatiboez hitz egiten dugunean? Zer dira jolas kooperatiboak?

Noizkoak dira jolas kooperatiboen lehen erreferentziak?

Zertarako balio dute jolas kooperatiboek?

Zein ezaugarrik bereizten ditu sormenezko jolas kooperatiboak beste jolasetatik?

Jolas kooperatiboak gelan lantzeko hainbat programa egituratu dituzu. Zertan oinarritzen dira programa horiek?

Zer eta nola egiten da programa horiekin gela barruan?

(...)

2007-10-15

Haur kontuak

Aukeratutako azken blog honetan haur jolasei buruz hitz egiten da; Jolas motak (jolas kooperatiboak, ezagutza jolasak, jolas sinbolikoak eta ariketa jolasak), jolasen ezaugarriak, jostailuak (adibidez, ze jostailu aukeratu behar dugun umearen ezaugarrien arabera), munduko jolasak etab.

Bitakora hau aukeratzearen arrazoietako bat, honen praktikotasuna izan da, bertan agertzen den informazioa oso ondo ulertzen delako eta informazio hori praktikan jartzeko egokia iruditzen zait.

Gehien gustatu zaidan atala "jolas motak" aparte, "munduko jolasak" izan dira. Gai hau, oso interesgarria iruditzen zait, batez ere gaur egungo eskoletan munduko herrialde desberdin ugarietako umeak daudelako, horregatik, munduko jolas ezberdinak lantzea aukera ezin hobea eskeintzen die umeei bere kulturaren aportazio txiki bat egiteko, integrazioa bultzatzeko, umeen ezagutza aberasteko eta anistazuna lantzeko.

Hemen egindako deskribapen txiki honek zuen interesa piztu badu, zoazte blog hau kuxkuxeatzera!



Jolasen sexismoa

Interesgarria iruditu zaidan bigarren bitakora honek gai hauei buruz hitz egiten du:

Hezkidetza eskolan eta familian, generoa eta hezkuntza, sexuaren arabera nolakoa den jasotzen dugun hezkuntza, sozializazio prozesua etab.

Gaur egun, etengabe hitz egiten da emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruz, eskubideei buruz...baina, gaur egun aldarrikatzen den "berdintasun" hori erreala da? Eta, zer egin dezake eskolak berdintasun hori lortzeko?

Eskolaren erantzukizuna gai honetan ezinbestekoa dela badakigu, eta irakasleok izango garenok gai hauetan sakontzea, ikertzeko grina izatea eta hezkidetzaren oinarri horiek ezartzea, edo behintzat ezartzen saiatzea gomendagarria izango litzateke.

Hezkidetza zer den ez badakizue, hona hemen aurkitutako definizio on bat:

"Hezkidetza, hezkuntza sisteman parekidetasuna lortzeko metodologia didaktiko bezala definitu dezakegu. Bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den pertsonen hezkuntza litzateke. Irizpide sexistak jarraituz, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balore, portaerak, e.a. kontuan hartu gabe hezitzea da. Pertsona autonomoak izateko, gure bizitza proiektuen jabe izateko, hurbileko inguruarekin elkarbizitzan, behar ditugun gaitasunak garatzea ahalbidetzeko helburuekin"

Beraz, aukera izanez gero, blog hau bisita ezazue!

Euskal jolasak


Bitakora honi esker jolasaren inguruko hainbat informazio lor dezakegu. Bitakora honen arduradunak hainbat komentario publikatu ditu orain arte. Hauek dira adibide batzuk:

Jolas kooperatiboak, ipuinen tailerrak, liburuekin nola jolastu, hurbildu eta ulertu, jolasa eta ikaskuntza etab luze bat.

Alde batetik, bitxia eta interesgarria iruditu zait bere blog-aren planteamendua: "Hizkuntza, gure kasuan euskara, jolasteko ere erabiltzea", hau da, hizkuntzarekin gozatzea, ipuinen eta asmakizunen bidez, istorioak asmatzearen bidez...

Eta bestetik, publikatu dituen gaiak oso interesgarriak eta baliogarriak iruditzen zaizkit maisu-maistra batentzat, gurasoentzat edo umeekin kontaktuan dauden pertsonentzat.

Jolas kooperatiboek ere bere lekua dute blog honetan eta hauen garrantzia eta egokitasuna aipatzekoa da, batez ere gaur egungo gizarte konpetitibo honetan, non irabastea, hoberena izatea, arrakasta eta indibidualtasuna bezalako baloreak gero eta gehiago goraipatzen direlako.

Beraz, umeen artean talde ekintzak eta jolasak bultzatzea ezinbestekoa iruditzen zait.

Ipuinekin erlazioa duten hainbat artikulo eta informazioa publikatu du, lehen aipatu dudan bezala, ipuin tailerrak, sarean aurki ditzakegun ipuinak eta haurrentzako teatro testuak adibidez.

Ipuinek ere, haurrak jolasteko, esperimentatzeko, haien irudimena eta sormena lantzeko...balio dute. Gainera, kontutan izan behar dugu ipuinak, ahoz zein idatziz, oso lagungarriak izaten direla haurren hezkuntzan, era ludiko baten bidez hainbat gauza ikasi ahal dutelako. Horregatik, maisu-maistrek eta gurasoek ipuinak eta hauen mundua sakonki aztertu eta ikertu beharko genuke.

Hau guztiagatik, bitakora hau interesgarria eta gomendagarria iruditu zait, beraz, denbora izanez gero hura bizitatzera animatzen zaituztet!